Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eliza barnea, dena xirio eta intsentsu ke, izerdi usainari nahasirik, beilariez mukurru betea zen, otoitz zurrumurru bat goiti zoala zilarrezko Birjinari buruz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 180. orr.
Hara heltzearekin, giltza andana bat atera zuen, sartzea argitzen zuten xirioetarik bat hartu, eta bi guardek zaindu atea ireki. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 200. orr.
Igandean, Parropiako gaztek salduko dituzte, berek egin xirio edo tortxak eliza atetan. Herria 2005-12-01
Lehen janaldia egin ondoan, ostalertsak saltzen zizkien xirioak, zortzi edo hamar soseko peza paga-araziz, erdia balio zutelarik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 214. orr.
Ibarreko eliza ttipiak ukan du orduan bisitari, barnea alegeratzen zitzaiola beilariek pizten zituzten hamarka xirio ttipieri esker. Herria 2002-09-05
Opariak orijinalki egiteko ideia ugari aurkituko duzue: oihalkiak nasaiki koloratuak, kolorezko kristalkiak gasagarrean edo labean landuak, larrukiak, xirio apaingarriak, haurrentzat zurezko apainki eta puzzleak, larru eta txapinak, joiak, eltzeak... Herria 2002-12-19
Andere serorak bazituen aldare gainean zenbait xirio piztuak eta zeremonia bururatuta hiltzen zituen bat bertzearen ondotik eta usain hura hedatzen zen eliza guzian. Herria 2003-03-17