Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Xilo haietan sartzen zuen xiri bat, konduen ongi eramaiteko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 19. orr.
Artzen ginen ere, pentzetan, xiri batekin ttirrittak beren xilotik aterarazten. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 33. orr.
Bi kandela, hilaren potreta, ezkozko bi xiri gurutzatuak mahaian pausatzen ziren eta hil beila egiazki hasten zen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.
Lasto xiri mutur bat erretzen denean bezala. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 37. orr.
Ekardazu baso bat garagardo, xiri batekin. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 182. orr.
Dembak garagardoa bere aurrean ikusi, handitasunez eroso jarri, eta xiriari tiraka hasi zen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 182. orr.
Ez gero saiatu garagardoa xiririk gabe edaten! Jokamolde finaren kontra doa basoa ahoarekin ukitzea! Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 183. orr.
Bakarreko ekintza horren medioz ahanzturari sartutako xiriak gainerako lagun axolagabeagoen gainetik ezarria ninduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.