Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik, eguneroko gauza xinpleak baizik ez nituen ezagutzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 151. orr.
Mezkiritz mendatea, bere oroitarri xinplearekin, Orreagako Birjinaren ohoretan eraikia. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.
Dauzkagun hiruzpalau datuetara eta aieru xinple xamarretara mugatuko naiz. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 57. orr.
Badirudi zientzilariek ezin dutela bestela pentsa, beti hipotesirik xinpleenera jotzen dutela, izadiaren hasiera bakun hori baizik irudikatzen ez duenera. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 248. orr.
Ahal banu, hitz erraz eta xinplez azalduko nioke, nire ezinegona uler dezan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 133. orr.
Festetako giro xinple harrigarri hartan murgildurik, goxatu egin zen nire barnea. Txillardegi «Putzu», 1999 - 359. orr.
Hain da mehea bizitzatik heriotzarako pasabidea, hain da ñimiñoa, eta xinplea azken finean, eta aldi berean hain ulergaitza, non [...]. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 29. orr.
Pentsatu nuen okertu egin nintzela nire gazte urte haietan, eta okertze hori ezjakintasunetik etorri zela, bizitzaren lehen egia, xinpleena -"bizitza da handiena"- ondo ez konprenitzeagatik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 444. orr.
Xinplea da egin behar duzuna. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 40. orr.
Gogo edo asmo bakarra, bakuna eta xinplea duena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 193. orr.
Badakit, oroigarri xinple-apain hura, bakoitzak prezatuki etxera eraman zuela eta sukalde, egongela edo logelako murru-paretetan luzaz dilingo egon zela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 93. orr.
Bigarren ideia aurrekoa bezain lausoa zen, aldi berean arin-xinple eta bihurri-korapilotsua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.
Ez da Historia hori bakuna, xinplea, leguna. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 25. orr.
Xinpleagoa da dena: maite dut edatea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.
Idaztea gauzak diren baino xinpleago egitea da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.
Amaturrek aldiz beren xapelgoko bigarren astea zuten eta horra hor berezko ohi batzu soldado xinple mailerat itzuli direla beren galonak utzirik. Herria 2003-11-13
Gauza pila egiten zutela, zirri xinple pila besterik ez, egia esateko, orain bazekien. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.
Doi bat konplikatua irudituko zaizu menturaz xinple agertzeko. Berria - Kultura 2004-04-23
Primadera huntan 50 garren urte muga hori ohoratu dute xinple xinplea beren haur eta haur ttipiez inguratuak. Herria 2001-08-02
Horra zer gatik beren urteburua xinple xinplea ospatu duten beren seme alaba eta horien familez inguratua. Herria 2005-06-02
Hiriko jantziz emana, xinple xinpleki.` Herria 2005-04-14