Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zen ez xingola bat, ez listari bat, baizik eta galoi txirikordatu bat. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 55. orr.
Zango sagarretarainoko galtza motx beltzak, oihal oneko palto beso motxa xingolaz eta zilarreko botoiez apaindua, gerriko berde iluna, belusezko txapela zabala eta kapa luzea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 87. orr.
Buruan 17 zentimetroko garaierako kapela bat zeramana, 35 cm-ko xingola batez inguratua, txano aldean. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 45. orr.
Besoan zeramatzaten xingolek "Kontseilu Judu" elkarteko kide gisa nabarmendurikoek ziotenez, [...]. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 67. orr.
Manilovek paper bat atera zuen berokiaren barrualdetik, tututxo baten inguruan bildurik eta arrosa koloreko xingola batez loturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 207. orr.
Xingola askatu, sakelan gorde, eta ile-kiribila sasiartera bota zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 246. orr.
Xingolaz lotu ile-adatsa eta lihozko soinekoa jantzi, etsaia liluratzeko. Elizen arteko biblia Jdt 16,8
Xingola puskatu eta gutunak irakurtzen hasi da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 72. orr.
Kotte Ecenarro auzapezak du xingola moztu, bere aldean zituela Michèle Alliot-Marie minixtroa eta Daniel Poulou deputatua. Herria 2004-10-28
Hartu apaiz-jantziak eta jantzi Aaroni tunika, mantua, efoda eta bularrekoa, eta lotu efoda xingolaz. beste aldean, ibaia xingola moduan luzatzen zen Pelargirreraino, eta harantzago, hodeiertzaren hegalean, itsasoaren berri ematen zuen argitasuna zegoen. Elizen arteko biblia Ir 29,5
Euskararen alde borrokatzen den emazte bati eman diote urtaskari "Légion d'honneur" xingola. Herria 2001-01-11
Zilarrezko xingola bat, mehea eta distiratsua, begi bistatik galdu arte itsasbazterrean bihurka. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.
Goiko muturrean Legazpi eta behekoan Irun, trenbideko xingola luze mehar hori zen niretzat Gipuzkoa. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 19. orr.
Petrola lanpa batetik dantzan ari da argi hori flako bat, ke beltz baten xingola firurikan eskapatzen dela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 20. orr.
Oraindik klonatu gabeko ADN xingola multikolorearen plastikozko moldea. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 213. orr.
Xingola beltza zuen ikurrinak eman zion bide martxari, Solagurenen argazkia alboan zuela. Berria - Euskal Herria 2004-12-12
Oinetan zapata hori politak eta besoan xingola gorria, ezagun zuen bere maila gorena. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 108. orr.
Portzelanazko arrautza urreztatuak ikonoen aurrean, ohiko xingola urdin eta gorrietatik zintzilik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.
Kutxa irekitzen du eta xingola urdin batez lotutako eskutitz-sorta bat ateratzen du. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 114. orr.
Paperezko xingola kizkur beltzak eta laranjak Halloween egunerako. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.
Giltza zabalgarriak, aliketak, bihurkinak, xingola isolatzailea ere izaten zituen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.
Bazuen buruaren jiran urrezko xingola bat, burdinorizko sandaliak oinetan, eta artile eta ereinotzez txirikordaturiko girlandak zeuzkan lepotik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 27. orr.
Baupresaren muturretik trinketa nagusiaren eta mesanaren barrena txoparaino zetorren argizko xingola bat. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 11. orr.
Biltzen ninduen zerrenda edo xingola pieza-bakarra zela bururatu zitzaidan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 110. orr.
Mahai gainean xingola orri-bereizlearekiko liburua zegoen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 54. orr.
Lasto beltzezko kapela xingola-gabe bat buruan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.
Jendea kalean gora sakabanatzen joan zen, plazarainoko bidea dolu-xingoladun ikurrinez betez. Berria - Euskal Herria 2006-03-02
Xingola denda txiki bat zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.
Komisario nagusiari luzatu zion xingola puska. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 25. orr.
Kezkarekin xingola-muturra zirtzilaturik, gizon zaharrak buelta eman eta eskailerak jaitsi zituen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 251. orr.
Xingola more zati bat atera zuen sakelatik, eta zabaldu egin zion, "Jainkoa zuekin" irakur zezan, letra larri urreztatuz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 25. orr.
Lazoa egin zuen gero, listaria oihal-xingola beix batez estalirik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 178. orr.
Haren gorputza bizitu eta oinen gainean zutitu zen, hileta-xingolaz bil-bil eginik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.
Azkar zebilen [...] hitz koipetsuen burrunba belarrietatik uxatzeko, dolu-xingola beltzak utzitako sentsazioa hatzamarretatik kentzeko, lirioen usaina ahazteko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 166. orr.
Aspaldi hasi eta bertan behera utzitako gakorratz-xingola etorri zaio gogora. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 53. orr.
Gaztea, noski, kapelaren inguruan domina-xingola zuena zen. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 79. orr.
Gizon koxkorra zen; ilea labur zeraman, idun-xingola koxkor bat, eta mauka-farfail koxkorrak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.
Orkatz haragi xingola idorrak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 209. orr.
besoko xingola (3); domina xingola (5); efodaren xingola (4)
xingola beltza (7); xingola beltza zuen (3); xingola beltzak (4); xingola beltzarekin (3); xingola gorria (4); xingola horia (3); xingola luze (5); xingola ordez (9); xingola urdin (4)