Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xingle izond adkor singlea, bakuna.

Hamabosgarren mendeko bazterreko portiko xingle, apaindura gutiko baina dotore batetik sartu naiz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 195. orr.

Aginduaren eremuan bizi dira, esaldi motz, xingle eta gehienetan mudagaitzek biziaraziak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.

Analisi xingletik haratago, ordea, gogoeta eragin dute gertakari haiek Abertzaleen Batasuna bezalakoetan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 52. orr.

Iraganarekin lotzen duen hari xingle hura.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 172. orr.

Esan zidan bera tipo xinglea zela, ekialdeko bizi-eskolakoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 144. orr.

Poema japoniar bat errezitatu nion, Issa maisuaren haiku xingle-xingle bat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus