Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xingar (orobat txingar g.er.) 1 iz urdaiazpikoa; urdaia.

Saltxitxoiak Betetzen zituen eta saiheski urdaia, hirugiharra eta betegarrietarako xingarra prestatzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Xingarra ez zen ere aski errea!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 150. orr.

Baionako xingarraz gozatuz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 148. orr.

Baionako xingarra gazitzen eta xahartzen den tokia bisitaturik, hortik hurbil bazkaldu ondoan, aratsaldean bisita labur batetik landa kantuz errepikan itzuli dira gibelerat.  Herria   2004-07-22

Bideari lotu ziren, hiru arroltze frijitu janik, xingarrarekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 103. orr.

Partidatik landa, afaria "Lili-pean" deitu salan: arroltze-moleta, xingarra, gasna, bixkotxa, arno eta kafe: 10 eurotan.  Herria   2004-01-29

Janaldiak: salda, piperrada xingarrarekin eta urineko ahatea baratzekariekin.  Herria   2001-05-03

Biperada xingar ongi zahartuarekin.  Herria   2004-10-07

Arratseko 8 orenetan: talo eta xingar, Xiberoko Soinülariek alageratürik.  Herria   2003-09-11

Xingarraren edo xokoletaren bestek ez duten herrikoitasun zehatza erakusten du Sagarno egunak Baionan.  Herria   2003-05-29

Baionako Xingarraren Kofradia.  Herria   2001-11-01

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ostatuan hartzen ditudan xingar ogitartekoak eta tokiko arno beltzak, gaurko aszetismoak bildu behar zizkidan merezimendu guziak airera botatu dizkit.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 47. orr.

Xingar xerra eta arrautzak azietan pausatu zizkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 58. orr.

Labearen gaineko zartaginaren barnean xingar puska eta arrautza bi erretzen ari ziren olioan plisti-plasta.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.

Marmol eta ispiluetan zehar, txerriak eta betegarrietarako xingar zerrendak dilindan zeuden barra kakodunetatik behera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Xingar kailu bat murtxatzen ari balitz bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.

Hezurrari xingar peza politak kentzen zizkion oraino!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Xingar zati honek merezi bailuke haatik arno xorta bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.

"Oberena" izenaren inguruan Lapurdiko 22 xarkutierek xingar marka berri bat sortu dute Baionan.  Herria   2001-11-01

Aurtengo xingar lehiaketako epai mahaiak deklaratu du lana biziki zaila izan duela.  Herria   2004-04-15

Lapurtarrak nagusi xingar ferian.  Herria   2004-04-15

3 xingar azpi urdaiazpikoa.

Gostu guziendako bazen hauta: ardi gasna, xingar azpi, urineko, gibelki, ezti, bixkotxa, Irulegiko arno, bazkal aintzineko, ondoko eta bertze.  Herria   2002-07-25

Denetan bilatu bazuten ere, ez zuten xingar azpirik atxeman, ez eta ere lukainkarik, odolkirik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 42. orr.

Keinka batez, urdeak hil dira aro eztiegia zelarik, batzuetan xingar azpiek ez dute gatza behar bezala hartu.  Herria   2003-04-24

Aurten ere hogoita-hamar bat laborari, urde hazteari ari direnak, hor izanen dira xingar azpi eder batzuekin.  Herria   2003-04-17

4 (hitz elkartuetan)

Baionako xingar azpi feria iraganen da ostegun saindu honetatik haste hiru egunez merkatu plazan.  Herria   2001-04-12

Karia horretara etxeko xingar azpi lehiaketa antolatua izanen da.  Herria   2001-04-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baionako xingar (6); baionako xingar azpi (3); talo eta xingar (44); talo ta xingar (90); xingar azpi (11); xingar edo talo (4); xingar eta arroltze (11); xingar eta dantzaldia (4); xingar feria (7); xingar jatea (5); xingar jateko (3)

baionako xingarraren (3); xingarraren kofradiak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus