Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
xinaurritegi (orobat txinaurritegi; Euskaltzaindiaren Hiztegian inurritegi agertzen da) 1 iz inurritegia.
Giza eskubideen ideia hori zela gobernu totalitarioen eredu diren xinaurritegietarik giza elkarteak bereiz ditzakeen ideia bakarra. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 144. orr.
Zer xinaurritegia! Pittaka pittaka, xoko moko guziak dira bete. Herria 2003-07-31
2 irud/hed
Mototik jaitsi berritan hankek txinaurritegiak dirudite, eta geldirik egoteak halako mindura urduri bat eragiten du. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 154. orr.