Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ximurtu, ximur(tu), ximurtzen 1 da/du ad adkor zimurtu.

Bagoia akordeoi baten antzera ximurtu zen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 23. orr.

Ala gutiago ama ote da xaharra, adinak ximurtu eta ezindu ere duelarik?  Herria   2001-05-24

Berak irribarre, nire desorduko txisteen aurrean beti egin ohi zuen bezala: bekokia ximurtuz bi bekainen artean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 198. orr.

Kattalin pentsaketa bezala hasten da, ezpainak ximurturik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 62. orr.

Axala ximurtuta eta junturak lotuta dauzkan adinekoarentzat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 436. orr.

Hotzak ximurtuta bezala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.

Zomorro zapatariek soilik ximurtzen eta biziberritzen dute uraren azala, etengabeko dantzan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.

2 irud/hed

Lüküze xuhurrak sobera sos xahutuak zituen altxamendua prestatzen eta patrika ximurtu zitzaion notario baten zerbitzuak pagatzeko tenorean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 123. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Emakume ttiki bat, xahar eta ximurtua, lepo inguruan azeri-larru bat eramaten zuena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 64. orr.

Beti ere urte zahar askoren fruitu umotu eta ximurtuen antzera iritsi izan zaizkigu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 451. orr.

Giza haragi puska hura, larmintzaren azpian zainak ageri, eta larmintza bera zetazko paper ximurtua zirudiena, hain guri eta aldi berean dizdizari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 213. orr.

Bitartean lauzpabost indio haiek hantxe, zirkinik egin gabe, pantaila ximurtuaren aurrean kukulumuxu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 59. orr.

Hura urrearen pareko zen nire patrika ximurtuarentzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 112. orr.

Andrea, aristokraziako familia ximurtu bateko alaba.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus