Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon txiki ximur bat zen, burusoila, mozkotea, baina indar handia zuen besoetan eta hanketan. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 101. orr.
Lilyren xarma begi txinatar haiek zirela, bere aurpegitxo txuri ximur hartan zeharka jarriak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 31. orr.
Hura baino pertsona maitekorragorik ez duzu topatuko, haren begi-bazter ximurrak bezalakorik ez dut inorengan ikusi. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.
Perla basa haren koskor ximurren ukimenak zemaion sentsazio atsegina asetzeko asmoz. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.
Bi malko lodik zeharkatu zituzten goitik behera bere masail ezin ximurragoak. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 111. orr.
Piko melatua baino ximurragoa duk atso zar zeken hori; mutilzar horrekin ezkondu? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 84. orr.
Txoriaren burutxoa okerka zegoen lepoan; bere begia marra ximur bat zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 197. orr.
Monederotik billete ximur bat atera zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 93. orr.
Frantses puru eta eder batean mintzo zen gizon heldu berria zerbitzatu zuen, xuxurlatuz eni, ezpainak ximur: [...]. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 19. orr.
Dirua zer den ere jabetu nintzen: ez nintzen ximurra bihurtu, ez, -diruak beti, gure amari bezala, eskuak erretzen zizkidan-, baina erreparatu nuen dirua zegoela gauzen atzean buru-hauste nekagarri eta bihurri gisara. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 171. orr.
-Zure ametsetako andrearen aldean, uste dut badudan halako xuhur eta ximur aire bat. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.
Txistor xaxtar hari esker errazago sartuko zen ardo garratza, kontua edatea baitzen, edatea eta festan segitzea, poltsiko ximurrak ematen zuen bitartean. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.
Artetik erraiteko, beren aldetik nagusi elkarteek ere ez dute espanturik, gobernuaren xedeak ximurrak eta xuhurrak dauzkate. Herria 2005-06-16
Haren kokospeko sugandila-larmintza, haren baldokietako ximurrak, haren begiak, nekatuak ez, izutuak soilik, behinola baino ederragoak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 233. orr.
Durerok ere iritzi berbera adierazi zuen beste hitz batzuekin, esanez bere xedea "ximur eta zaintxorik txikienak ere" agerian jarriko zituen erreproduzioa zela. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.
Ximurrak ezkutatzen, ilea ondo txukuntzen, ezpainen gorria retokatzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 55. orr.
Azal gazteago baten igurtziaz zeuen ximurrak suntsituko direlakoan, magia sinpatikoz edo? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 31. orr.
Begi eta aho inguruetan, denborak ximur mehe-mehe batzuk zituen marraztuak. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 18. orr.
Bere matrailezur ironikoa eta kopeta belztua eta ximur ironikoz betea hurbildu zituen harengana. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 190. orr.
Entzun eta entzun egon ohi gara pozik asko; hamaika ximur leuntzen dizkigu. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 75. orr.
Ximur-ximur egina zegoen, ihartua. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 68. orr.