Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ximiko 1 iz adkor zimikoa.

Utzi errege puztuak zaitzan ostera ohera tenta, masailan ximikoz balaka, sagutxo deitu, eta, pare bat musu kerutsuren truke, edo zure lepoa haztatuz bere atzamar madarikatuez, atera diezazula argitara kontu guztia, alegia funtsean ez nagoela eromenak joa, eroarena egiten ari baino.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 156. orr.

Txizatoki batean norberari atzealdean ximiko egiteko agindu eta, harrigarri badirudi ere, adeitasun hori onartu ez.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 251. orr.

2 irud/hed

Ez idurika, joko horrekin zernahi ximiko ttipi egiten daukute eta azkenean ximiko horiek ausiki pollita.  Herria   2005-07-28

Batean lañoki ari eta arrunt goxoan, beste batzuetan aise lerratzen dena piko eta ximiko, bereziki biziki partida zituen "gorri" heien kontra.  Herria   2004-09-23

Goihenetxeren argazkiaren ondoan jarrita, liburuak ximiko berezia eragin du Biltzarrean bildutakoen artean.  Berria - Harian   2005-03-29

Jende maitagarri hoien uzteak bihotzean ximiko bat egin dauku bainan bidaia segitu behar zen.  Herria   2001-03-01

Amatxi gogoratzen da ez zela ausartu mutikoari begiratzera, baina sendi zuela irriño horrek sabelean halako ximiko bat egin ziola.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 102. orr.

Ganbara garbi eta berria utzi dut, doi-doiako ximiko batekin, zeren gogoan baitut, Villafranca pasatuta, Okamendiaren igoera.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 99. orr.

Berehala eta laster afaldurik, segidan jautsi naiz aterpera, bakardadearen ximikoa ahal bezala eztiaraziz, gogoan dudala biharko etapa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 228. orr.

Bihotzean ximiko bat egin zion hainbertze lagunek, hainbertze jendek miseria hartan, surfrimendu hartan usteltzen segituko zutelako.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 14. orr.

3 (irud/hed, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Preso ohi guztiek bezala, bihotz ximiko hori izan duzu barnean utzi dituzun lagunentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

«Bihotz ximiko bat egiten digu hemen izateak», atzo betetzen baitzen Manex Goihenetxeren heriotzaren lehen urteburua.  Berria - Harian   2005-05-03

Galdua dugu gu baino gehiago dena miresteko gaitasuna, poz ximiko bihurri batez mespretxatzen dugu ulertzen ez duguna, gure zozokeriak larderiaz aldarrikatuz.  Berria - Kultura   2006-01-24

Joango al gara gora? -galdetu diot; betiere halako barne ximiko baten harrak artegatzen ninduelarik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 70. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihotz ximiko (7); bihotz ximiko bat (4); bihotzean ximiko bat (4); halako ximiko (8); halako ximiko bat (3); halako ximiko batekin (4); ximiko bat egin (5); ximiko bat egiten (6); ximiko batekin (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus