Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ximeldu, ximel(du), ximeltzen 1 da/du ad adkor zimeldu.

Aurpegia ere aldatu zaio, eta gaztaro lore paregabe hura, pittin bat ximeldu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 307. orr.

Ia emakume guztiak berrogei urtetik berrogeita hamar urtera bitartean dira hain zuzen ere ahalketi eta garratz bilakatzen, begitartea ximeltzen ikusteaz etsi beharrez.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 370. orr.

Horregatik jende anitzek aurpegiko azala urratua eta ximeldua duela ohartuko zara.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 20. orr.

Apez zaharra sendo izana eta hondatua zen, emakumea ederra izana eta ximeldua zen, eraikina osorik egona zen eta mutilatua zen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 196. orr.

Apenas ezagutzen zuen emakume hura hilik ikustean, bihotzean zerbait ximeldu zitzaiola esango zukeen. Ez zara buru-arina, ezta engainaria ere; eta etsialdi honetan berean ere, laidozko susmo batek ez du nire arima ximelduko.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 126. orr.

Eguneroko harremanak uxatuko ote ditu inkomunikazioaren fruitu diren mesfidantzak eta kateaketak, ximelduko ote du inkomunikazioak ereiten duen gorrotoaren landarea?  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

2 (era burutua izenondo gisa)

Iratzeen usain marroia, arto ximelduaren karraska sinkulina.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus