Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xilofoi (orobat xilofono eta xylofono) iz perkusio musika-tresna, bi mailukaz jotzen diren eta luzera ezberdina duten zurezko edo metalezko xaflaz osatua.

Max eserita zegoen, zangoak gurutzatuta, gong, xilofoi, danbor, txindata eta abardun orkestra bateko jotzaile baten jarreran.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.

Bost indio, mailutxo batzuekin instrumentu hura -egurrezko xilofoi antzeko bat, mahai baten tamainakoa- amorru bizian jo eta jo.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.

Cutty Shark botiletatik zurrupada txikiak edaten hasi zen, gero eta trago luzeagotan, harik eta leihoko arasan lerraturiko botila haiek kristalezko xilofono itxurako bat osatu zuten arte, isurkin horia gero eta beheratzenago, Maîtreak My Old Kentucky Home kantaren bertsio bikain bat eskaini zuen, Delaware-ko Well Watered Gasoline Company-ko zazpi zuzendarien soilune durunditsuez estreinako aldiz xilofono gisa baliatuta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.

Oker ez banago, Mikel maitea, iduritzen zait ez zenuela kantatzen, eta xylofonoa baizik ez zenuela jotzen!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus