Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xikin (orobat xikiñ g.er.) 1 izond adkor zikina.

Milaka lantxo xikin egin behar nituen idaztearren, idazlea izan nahi nuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 21. orr.

Bestela, biziaren gezagarriak, gorri-beltzen zurigarriak, xikiñaren garbigarriak... nahi adina atera daitezke hemen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Beroa zen giroa, eurixka xikin bat izanikan ere, beroa kantuekin, bertsulariekin.  Herria   2001-04-12

Badakizu: lurrean galdutako izar xikin horietarik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 90. orr.

Aste haundian gibelatu partida horrek biper egiter du berriz ere, aurten ditugun aro ilun eta xikinekin.  Herria   2002-09-12

Burua eta bihotza tipiegiak eta xikinegiak dira; zentzuen ondar xixtrin batzuk baizik ez dituzte berenganatzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 336. orr.

2 (izen gisa)

Aldazek mahaiko xikinen artxipielagoan zeukan galdua behakoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 121. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus