Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xifritu, xifri, xifritzen 1 da-du ad larritu, urduritu.

Jendea xifritua, pariatzaileak hatsa moztua, juje bakarra, Txikito Kanbokoa, nardatua, denak untsa zuzendu nahiz, haren boza ezin entzuna arrabotsaren eta oihuen artean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.

Aitamak herstura haundian zeuden, xifrituak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.

Xifritzen hasi zen Saito jaunaren aurpegia, keinuak han-hemenka etengabe.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 157. orr.

Xifritua, buru guzia erlez betea bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 139. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ordezkari xifrituari, gohaina zerion kopetan behera. -Arrazoia duk, aurpegi xifrituak, kezkatuak eskaintzen zizkigutek beti.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 47. orr.

Bizkitartean, Duroneak eta auzapezak noiztenka egin zituzten beltzuri xifrituetarik susmatu zuen mezuaz ez zela osoki jabetzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus