Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oholaren mutur batean, haren aurrean, xerrak ebakitzen ari zen kontu handiz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.
Hiru koilarakada gurin mardul-mardulak bota zituen Ruche jaunak, lehenengo xerra zartaginean jarri baino lehen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.
Arasaren goiko apalean paperez bilduta zegoen hirugiharretik lau xerra hartu zituen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 34. orr.
Zartaginean, bost xerrak egosten; eltzean, berriz, tipulatxak urtzen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 184. orr.
Bi tipulatx xerratan moztu -malkorik isuri gabe oraingoan ere-, basobete olioa eltzera bota, eta sua egokitu zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.
Neskari uzten dio txanpinoiak xerratan ebakitzen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 22. orr.
-Libra erdi bat soltxitxoi, xerretan ebakia. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.
Varsovian xerretan mozten zuten gurina, puska handi batetik, zerraz. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 126. orr.
Moztu tomateak zentimetro bateko xerretan, gatz-pipertu, arto-irinetan pasa. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 109. orr.
Tea, esnea, gurina eta marmelada, xerra bat urdaiazpiko eta ogia. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 186. orr.
Ogitartekoa ireki eta lau xerra mortadela zenbatu ditu. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.
Bost xerra txistor edo errefauak edo izkirak edo apioa saltsan, erretilu bat. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 178. orr.
Bost xerra zekor-zangar jarri zituen mahai gainean Ruche. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.
Xerra mehetan ebaki. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.
Ahalik eta xerra mehenak, zera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 131. orr.
Amak umeari ogi puska eman eta xerra mehe-mehe bat besterik ez zuen pikatzen beretzat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.
Ogi-xerra xigortu batzuk jan eta kafe bat hartu nuen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 47. orr.
Zenbait minutu geroago, berdintsu egin zuen bigarrenez atera zizkiguten xerra errusiar zigortuekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 331. orr.
Pixka bat gerturatuz gero, ikusten zen xerra luze lodi berdinetan ebakirik zeudela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 144. orr.
Urdaiazpiko xerra-erdi bat jango dut. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.
Lasai zegoen, ogi xerrak jaten zituen, irribarre egiten zien emakume guztiei. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 235. orr.
Hozkailua ireki eta gasna xerra bat brast! ebaki nuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 26. orr.
Eltzearen gainean tipula xerrak pikatu berriak zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.
Rona isurtzen zuen tantaz tanta limoi xerraren gainean, urarekin ez nahasteko moduan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 350. orr.
Goi-goian zuen tomate xerra askatu eta zabal-zabal eroria zen, gorria gorriaren gainean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 133. orr.
Legatz xerra batzuk oliotan frijituak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.
Han jarri nahi baitzituen urdaizpiko-xerrak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 133. orr.
Xingar xerra eta arrautzak azietan pausatu zizkion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 58. orr.
Berak ebakitzen ditu kebab-xerra meheak suaren inguruan bueltaka ari den haragi-puska handitik. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 61. orr.
Tailarinak eta haragi-xerrak eskatu zituzten. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 92. orr.
Bada, eraman ezazu mingain bat, edo txerri buru puska bat, edo urdaiz beteriko txahalki xerra bat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.
Ondoren, idi xerrak baratxuri saltsarekin. Berria - Kirola 2004-01-13
Odolki hotza, saltxitxoi xerrak, txerri okela gazitu puska bat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.
Eta menbrilo-xerra batzuk, mehe-meheak urdailari lagundu eta jan-ondo ona izan dezan. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 179. orr.
Haragi puskak, ehiza xerrak, arrain buruak edo isatsak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.
Bitarte hartan, gaizkata-xerra onduak jan zituzten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.
Urdaiazpiko egosi xerra lodiak ogi artean. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 34. orr.
Soldaduaren zaku mailatua zopa urtsua eta tipula-buru biguna dituela, ogi beltz-xerrari lagun egiten. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 61. orr.
Arratsean, urdaitegitik igotzen zelarik, saltxitxa zatiak, gibel pate xerrak, urdai azal paketeak ateratzen zituen bularretik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 266. orr.
Oheratu baino lehen, eri artean bihikatu etxe-gasna xerra fin baten irenstea, ogi poxi batez lagundurik, ohitura sakratua bilakatua zitzaidan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 10. orr.
Fideo-zopa bat, xerra bat, fruta bat. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 230. orr.
Serio bazkaltzen zuen, lasai, axola ez zitzaiola zer xerra mota jaten ari zen, baldin bazen, inongo zalantza-izpirik gabe, xerra bat plantxan egina. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 248. orr.
Xerra patatekin, ardoa gaseosarekin, flana mantekaduarekin. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 74. orr.
Amerika... -esan zuen altzairu leunduzko aizto batez ondo piperraustutako xerra lodi eta gutxi egindako hura ebakitzen zuen bitartean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 392. orr.
Zainzurien buruak % 50 proteina dauka, xerrak baino askoz gehiago. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 203. orr.
Jantokian gelditu dira umeak, xerra jaten. Berria - Harian 2005-10-28
Orain ezagutuko ez nukeen etxekoandreak ateratzen zizkigun xerra pusketak ditut gogoan, eta Joxeaustin. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 203. orr.
gasna xerra (11); gasna xerra bat (4); haragi xerra (4); ogi xerra (30); ogi xerra bat (7); tomate xerra (4)
xerra bana (4); xerra mehe (5); xerra mehetan (4); xerra on bat (3)
haragi xerrak (3); ogi xerrak (5); saltxitxoi xerrak (3); xerrak ebakitzen (3)