Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xerlo 1 iz besteetatik bereizten den ile multzoa.

Haren lokietako xerloak beste inorenak ez bezala kizkurtzen ziren, eta beste modu batera lotzen zuen lepoko zapia. Haizeak ile urdinezko xerlo batzuk soilune higatuan inarrosten zizkion bitartean, [...].  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 200. orr.

-Zure ilearen xerlo bat nahi dut.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 82. orr.

Ile kizkurrezko bi xerlo zeramatzan masailetan itsatsiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 354. orr.

Noizean behin bere ile tindatuaren xerlo bat estutzen zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.

Mototsa garai, xerlo kizkurrez hornitua, haragia zuri eta delikatua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 152. orr.

Gizon pentsakor bat zen; aurpegi estu iluna zuen, eta ile luzeak, xerloz estaliak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 28. orr.

Don Ottaviori begiratu zion Ruche jaunak; biraka ari zitzaizkion zilar-koloreko ilajeko xerlo luzeak, hegan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 470. orr.

Bustitako lekuetan, ilea beltz eta leun ageri zen; besteetan, aldiz, latz, xerlo argi eta ile-urriekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 33. orr.

Ilea xerlo argiz tindatuta darama.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 27. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ikusi zuen irriz ari, kantua amaitzean zoriontsu, eta haren bilo xerloen beren tokian emateko eskuaren luzatzeko tirria ukan zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 103. orr.

Ohitura zuen mazocchiak marrazteko, zeinak oihalez estaliriko zurezko uztaiak baitira, buruan jartzen direnak, dilindan geratzen diren ehun-xerloek aurpegi guztia inguratzen dutela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 89. orr.

3 ile xerlo

Ile-xerlo bat dindilizka zeukan bekain baten gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 137. orr.

Mirariri ile-xerloa erori zitzaion kopetara.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 249. orr.

Soinean zeukan jantzia eta bere seme hilaren ile-xerlo bat, gero gutunazal batean gordetzen zuena: horiexek besterik ez zuen bererik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 13. orr.

Ile-xerlo bihurri batek ihes egin zion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 25. orr.

Ile-xerlo horailak ageri zitzaizkion bere kapelu oktogonalaren azpitik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.

Han izaten zen, ile xerlo horiak lepoan eta lokietan, soinekoaren botoiak gaizki lotuak, bere postuaren atzean eserita, ganoragabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.

Gizenago zegoen eta burutik soildua ia-ia, baina buruaren goiko aldean bazituen, artean ere, ile-xerlo hori leun banatu batzuk.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 230. orr.

Horregatik ateratzen da kea ile xerloa balitz bezala estolderietatik gora.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ile xerlo (40); ile xerlo bat (11); ile xerlo batek (3); ile xerlo hori (4)

xerlo beltz (3); xerlo hori (4); xerlo horiak (3)

ile xerloa (7)

ile xerloak (6); lokietako xerloak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus