Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xerkatu (108 agerraldi, 37 liburu eta 18 artikulutan; orobat xekatu 63 agerraldi, 5 liburu eta 52 artikulutan –ia guztiak Herria-koak-, eta txerkatu g.er.) bilatu.

-Zerbait xerkatzen duzu?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 35. orr.

So egizu, esnez egarri da, xerri tipiaren pare titia xerkatzen du!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.

Trenpu txarraren arintzeko, jartoki bat xerkatu baina ez zuen ezer kausitu: zutik geratu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 338. orr.

Nire esku presatuek eskelen orrialdea xerkatu zuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.

Makurtu eta ohe azpian bere botikin partikularra xerkatu zuen: ohepetik sei botila Cutty Shark atera zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.

Ezpainek ezpainen bahiak xerkatzen eta atzematen zituzten, intziri, irri eta so geldoen gerizan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 100. orr.

Beste gizonak potxotx-zuloa xerkatu du, eta nekerik gabe sartu zakil osoa bertan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 52. orr.

Lan bat xerkatzen du emazte batek, ez sobera dorpea, adinaren gatik (55 pasatzen), bainan oraino erretreta urrun izana gatik bizi behar duena.  Herria   2004-02-19

Momentu zehatz baten harrapatzea xerkatzen dudalako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 304. orr.

Euskaraz pentsatzeko ahalmen hori dut hain segur berriz xerkatzen.  Berria - Kultura   2004-07-10

Argibideak xerkatzen hasita, goitizena da bideko lehen argia; Xenpelar.  Berria - Kultura   2004-11-05

Irakurle zein idazle gisa, tentsioa dut xerkatzen.  Berria - Kultura   2004-04-11

Joantto eta Gartzia nahasmenduaz baliatu ziren presoen erdira joateko eta Mariren xerkatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 292. orr.

Ut, ezpata; xerka ezak tertzio latzagoren bat.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 145. orr.

Berorren mandatariak han aurkitzen ez badu, berorrek beza xerka beste lekuan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 164. orr.

Dabilela suak harturik gauean; xerka nazala hire hilobiaren ondoan, oi Foinisa!  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 48. orr.

Ea berunik bazuten, non erosten zuten eta zenbat ordaintzen zuten: zenbatenaz garestiago ordaindu, hainbatenaz xerkatzenago nuen nik inguruetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus