Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sarri aita heldu zait xerka. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 73. orr.
Mundu eder eta zoragarri oso bat datorkit xerka, jadanik ez zaitut behar, Eñaut, jadanik ez dut gehiagorik behar. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.
Hor ere autobusa jina zauku xerka, berekin duela Bernadette gure agentziako zerbitzari baitezpadakoa eta paregabea. Herria 2004-03-25
Prousten xerka ospetsua, denbora galduaren aurkako lehia. Berria - Kultura 2004-12-11
-Haurraren xerka nator -erran zion agur gisa. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 48. orr.
-Hasieran ez zegoen hain... ez zegoen hain... -errepikatu zuen, hitz egokiaren xerka iduri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 137. orr.
Pierra, hoa ezkaratzean den pildagiaren xerka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.
Gero, gogaiturik, aparatuko eskanerra hegaz utzi nuen, zerbait interesgarriagoaren xerka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.
Bera ere ibilia baitzen Parisen, ogiaren xerka. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 57. orr.
Klitorisa ferekatzen hasi da, ailegatzear dagoen orgasmoaren xerka. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 47. orr.
Marmarioa plazara iritsi zenean, guardia zibilek, Vicentek eta inguruko guztiek burua harantz jiratu zuten, iristen ari zen hotsaren xerka. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 58. orr.
Zoaz, beraz, Indiara, andregaiaren xerka. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 102. orr.
Ekuazio baten xerka akaso, zeinen osagaiak askotarikoak ziren: kaioak, tamarindoak, olatuak, jendea, ostertza... «Kuskue tanden», 2004 - 187. orr.
Gizonaren ahoa itsumustuan ari zen masaila batean, sudurraren azpian, emakumearen ahoaren xerka, irrikatsu. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 375. orr.
Zuen gizonen xerka hasi zara Mazellaren laguntzaz. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 156. orr.
Erran dizut ezen bakearen eta soseguaren xerka ibili nintzela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 601. orr.
Langintza gogorra zen itzalen xerka ibiltzea. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.
Igorri norbait xerka. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 164. orr.
itzalen xerka (3); xerka hasi (6); xerka ibili (3); xerka joan (3); zure xerka (3)