Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire agur xeratsuak Patricki eta Andreari. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 269. orr.
Hain amodio sutsuz sentitzen zen Kristorengana erakarria eta Maiteak hain maitasun xeratsuz erantzuten zion, ezen Salbatzailearen presentzia beti begi aurrean zuela ematen baitzuen, berberak lagunik minenei noizbait esan zienez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 796. orr.
Zenbat eta xeratsuago eta prestuago Kristinarekin, hainbat eta hotzago eta iheskorrago nirekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 81. orr.
Hontz txikiak, Ronen eskuan poz-pozik uluka, hatz batean mokoka egin zion, era xeratsuan, bere ustez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 348. orr.
Ene gorputz akituak atseden hartzen zuen alfonbratxo xeratsuarekin. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 89. orr.
-Asmatu duk, orduan, bete betean asmatu duk, laztana -hurbildu zitzaion, xeratsu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.