Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sarrerazainak xera handirik erakutsi gabe utzi zidan pasatzen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 224. orr.
Enperadore Horiak, pintatzaileari xera handia ziolako, barkatu egin zion urdinaren atrebentzia halakoa, baina ez zuen ahaztu koadroarekin erakutsitako lotsagabekeria. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 208. orr.
Felix Sumarakov-Elston gizon lehorra omen zen, semearekiko maitasun eta xera gutxi erakusten zuena. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 244. orr.
Xera goxoz oroitzen ote nauzu? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 48. orr.
Oso atseginak ei ziren eurekin, xeraz eta adeitasunez tratatzen ei zituzten. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 115. orr.
Gizonak, azkenik, emakumea amodiorako prest zuelakoan, ezpainak jarri zituen emakumearen ezpainetan, honek, xeraz, erantzun egokia emango ziolakoan, baina, emakume nafarrak, amorruz kosk egin eta goiko ezpainari mami puska txikia kendu zion. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 169. orr.
Zein erraz egin nintzakezun zoriontsu -irriño bat, xera bat-, eta zein aise kondenatzen ninduzun desesperantzaren zorigaitzetara! Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 26. orr.
Potzolorekin nirekin baino luzeago joan zitzaion kafe gozatzea, ez baitzuen xera pare bat egiteko parada galdu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 382. orr.
Keinuak eta xerak eta hasperen erdiak egiten zizkioten elkarri. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 215. orr.
Hala egon zen luzaz, kotoiari xera eta xera, laztan antzuetan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 96. orr.
Xera eta xera, eztiki mintzatu zaio. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 21. orr.
Eguzkiaren xera azalean nabaritzen dudala. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 145. orr.