Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xentimo 1 iz adkor zentimoa.

Bi eskola-ume, hamabi xentimoren "goxoki garratzak" erosi zituztenak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 11. orr.

Bost xentimoko pupua, hamar xentimoko trapua.  Berria - Kultura   2004-06-16

Lau xentimoan bakoitza.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 31. orr.

Eraztunak bere horretan, urtetan gorde duzun moduan, bost xentimo ez du balio.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Pobreek bost xentimo ematen dute; burgesek erreal bana; jaunek pezeta erdia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 109. orr.

-Ezagutzen diat etxe bat, ordu laurden uzten ditek baineran ur berotan, berrogei xentimo xaboiarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 97. orr.

Ez dut sekula ikusi inork bere libreta ekartzeari uko egitea, dolar bat eta bi xentimo jasotzeko izanda ere.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 54. orr.

Ez zuen behin ere xentimorik izaten sakelan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 50. orr.

Berrogeiren bat neska izango ginen, denak koarto handi batean, xentimorik kobratu gabe egun osoan lanean, jatekoa negargarria eta leihotik kanpora begiratzea debekatua.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 78. orr.

Oraindik ez dugu xentimorik ikusi.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 122. orr.

Diru horretatik xentimorik ere ez dela iritsi kutxara.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 80. orr.

Amerikara xentimorik gabe joandako milaka eta milaka euskal emigranteen bertso, gutun eta berri apalak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 27. orr.

Ez dago txartel bakar bat, koma bakar bat, xentimo bat falta denik.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 71. orr.

Lau xentimoak utzi, eta hogeikoa hartu zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.

Hamar xentimoko txanpon bat.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 30. orr.

Koroa bat eta hamar xentimoko bat aurkitu zituen eskuko poltsan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 38. orr.

2 irud/hed

Gure ospeak orain ez du xentimorik ere balio.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 91. orr.

3 bost xentimoko izlag ia baliorik ez duena.

Ibarretxe eta EAJ adituak dira bost xentimoko adierazpenak egiten, baina adierazpen horiek ez datoz bat inondik inora egiten duten politikarekin», dio Batasunaren oharrak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Eta biak ala biak politikaz bost xentimoko esaldiak esaten, atertu gabe.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 136. orr.

Bost xentimoko iraultzailea.     «Bizia lo», 2003 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

xentimo bat ere (3)

bost xentimoko (6); hamar xentimoko (4)

bost xentimokoa (3)

xentimorik ere (13); xentimorik ere ez (7); xentimorik gabe (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus