Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskal idazle bati ahozkotasunaz galdetzen diotenean, azpian dagoena betiko xenofobia da. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 69. orr.
Xenofobiak formarik bariatuenak har ditzake, ideia "atzerritarren" jasanezin ideologikotik, kontinente osoetako arrazen erdeinuraino. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 183. orr.
Islamaren jarraitzaileen kontrako xenofobia saihesteko politikak sustatzea. Berria - Euskal Herria 2004-08-29
Komunitate ezberdinetan gero eta handiagoa den xenofobiari aurre egiteko bide baketsua sendotzea dugu xede. Berria - Mundua 2004-06-18
Kontxi Bilbao legebiltzarkideak Espainiako Gobernuari «arrazakeria eta xenofobia sustatzea» leporatu zion. Berria - Euskal Herria 2004-02-14
Baztertzea da sozializazioaren antitesia, eta masako langabezian, xenofobia berpiztu berrian eta familiak desegitean nabarmentzen da bereziki. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.
Uste dut "un sang impur abreuve nos sillons" arrazakeria eta xenofobia dela. Herria 2004-01-01
Badakizue, gazte talde erradikalen xenofobiaren arazoa dagoela, langile etorkinei erasoekin, asilante etxeen erreketekin, etab. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 85. orr.
Xenofobiaren makinaria martxan da dagoeneko Frantziako presidentziarako hauteskundeei begira. Berria - Euskal Herria 2006-04-27
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna. Berria - Euskal Herria 2004-03-17
Belgikan ere xenofobia eta arrazakeria handia dago, eta horri eta aurreiritziei aurre egin behar zaie. Berria - Mundua 2006-01-14
Ederra hautaketa, xenofobia hutsa ezkutatzen duena. Berria - Euskal Herria 2006-02-22
Genet, beste batzuekin batera, Sartre, esaterako, xenofobia faxista haren kontra aritu zen, ahal zuen foro guztietan hura salatzen. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 70. orr.
Iparraldeko politikari ainitzek ihardoki dute [...] "persona non grata" latinezko erranaldi berexle horren kontra, hitz horien azpian suma daitezkeen xenofobia sentimenduen sustatzea leporatuz abertzaleei. Herria 2001-04-26
Txostenak dio Arartekoak «era askotako kexuak» jasotzen dituela torturen, begirunerik gabeko tratuen edo xenofobia kontuengatik. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Batetik, merkatua osatzeko jende hori behar dute; baina, bestetik, etorkinen sarrera kontrolatu nahi dute arrazakeria edo xenofobia arazoak saihesteko. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Gobernuek Kontalaria gonbidatu beharko lukete, arrazakeria, bazterketa eta xenofobia kasuak aztertzeko. Berria - Euskal Herria 2004-03-31
arrazakeria eta xenofobiaren (3); arrazakeriaren eta xenofobiaren (6); xenofobiaren aurkako (7)