Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kanpoan, hilerriko xendak lohiz estaliz, euri eta haize hotza ari zen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 141. orr.
Xenda parapetotik urrun samar doa, berro zelai zabal eta fresko batek aldendua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 153. orr.
Etxean jarrita gelditu beharrean erretzen eta edaten, mainguka joaten zen kaleetan eta xendetan barna. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 18. orr.
Bilkurak ardurenean gogorrak baldin baziren, are neketsuagoak naski Euskal Herriko xendak, bihurgunez bihurgune, basurdeak, azkonarrak, orkatzak, hontzak eta kahakak, zaldiak eta ardi saldoak ustekabean gurutzatzeko arriskua zegoelako. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 30. orr.
Bazen oren erdia xenda pattar batean gora ari ginela. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 208. orr.
Xenda mehar bat izanen zen garai hartan, beltza eta kirasduna, galtzada-harrien artetik arrain buruak eta erraiak garraiatzen zituen erreka batekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 85. orr.
Biek harrizko xendari ekin zioten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 236. orr.
Noiztenka, irriz behatzen zenidan, ikusteko ea zure gogoetaren xenda bihurrietan ez nintzenez galtzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 86. orr.
Ezen zeruetako erresumarako xendak ez baitira denei irekitzen, baizik eta bihotza garbi eta gogoa argi datxikatenei. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 154. orr.
Ailegatzen zarenean, zeretik joan beharra dago, markesina batetik abiatzen den mendi-xenda batetik. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.