Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Edozer gauza bihurtzen zen xelebrekeria alproja haren ahotan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.
Pattarra eskatzen zuen, baina ez kopan, platertxo batean baizik, eta halaxe ateratzen zion haren xelebrekerietara aspaldi ohitutako tabernariak. Pako Aristi «Note book», 2005 - 64. orr.
Matxin Labaien gizon xahartu, begi-urdin, kaskasoil bat zen, xelebre fama zeukana Tolosan, baina artistei eman ohi zaien xelebrekeriarako lizentzia horrekin toleratua. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 67. orr.
Xelebrekeria franko dago testu honetan, baina jarrera desmitifikatzaile baten ondorioz betiere. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 12. orr.
Herrietako kronista izateak horixe ematen baitizu, xelebrekeria mordo baten jakitun bihurtzea. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 15. orr.
Jaiki eta arrotz baten moduan begiratu zion emazteari, bat-batean xelebrekeriak egiten hasi den ero baten moduan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.
Irabaztea inoiz baino beharrezkoagoa denean, xelebrekeriak egiten. Berria - Kirola 2006-04-27
Seguru asko aitak edo amak xelebrekeriaren bat egin beharko du milako batzuk patrikaratzeko. «Bizia lo», 2003 - 50. orr.
Geroztik ere, nire nortasunaren osagarri finkoen artean geratu da orduko sentipen hura: nik egin ditzakedan xelebrekeriak, ihesaldirik burugabeenak gauza normaltzat hartuta bizitzea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 94. orr.
Ni ez aspertzea nahi zuen, bistan zen, beldur zen bere festan istilu bat sortuko ote nuen nire atzerritar-xelebrekeriekin. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 71. orr.