Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamas Erresistentzia Islamikorako Mugimenduko sortzaile eta buruzagi espiritual Ahmed Jassin xekearen hilketa «aurki eta gogor» mendekatuko dutela. Berria - Mundua 2004-03-23
Goizean Mohamed Bakr al-Ulum xekearekin eta Mohamed Said al-Hakim aiatolarekin bildu ziren. Berria - Mundua 2004-03-07
Goiz batean xekeari eskuan muin egin, zaldi gainera igo, jauregiko bidea hartu eta pasharen aurrera aurkeztu zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 118. orr.
Xekea Almaza Al Thania meskitako imama zen. Berria - Mundua 2004-06-15
"Profetaren zerbitzari handia," esan zion Txibuk Inperialeko Xeikak Armada Garaitezineko Mamuxari, "zenbat soldadu garaitezin dauzkagu armetan?". Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 256. orr.
Ez zuen berriz Ahmet ikusiko gogor saiatuta ere, ezta bere aitak, shah edo sultanek edo karabanen xekeak horretarako baimena emanik ere. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 45. orr.
Alderdi hartan ez zegoen inor ere xekearen zigiluari kontra egiten zionik, haren aurrean makurtzen ez zenik. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 72. orr.
Ezin du inork deus egin, ezta xekeak ere. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 79. orr.
Hala bada, dibanak hustu egin ziren eta, gauerdirako, hiru pertsona besterik ez zen geratzen: Kirxa nagusia, Sanker zerbitzaria eta Darruitx xekea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 29. orr.
-Oraintxe konponduko dizut hori auzuneko xekearekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 199. orr.
-Egin otoitz ene alde, xeke jauna. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 200. orr.
Xekeak bere bizarra laztandu eta gogoeta sakonean murgildu zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 69. orr.