Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horratx gure alderdiotako ikazkinen irudia xehero azaldurik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 166. orr.
Gero pistola aztertu zuen, xehero, aditu baten pareko mugimenduez. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.
Pasabide zuri eta gangadunetan, ikasgeletan, jantokian, lotokietan, alde guztietan, dena xehero antolatua zegoen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.
Osabak historia haren gorabehera printzipalak kontatu zizkidan, ez xehero baina laburzkiro. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 262. orr.
Liburu eder baterako emanen lizuke gaiak, xehero hasiz gero. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.
Ezin dut xeheroago adierazi. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.
Gizon hark xehero-xehero zekizkien gu Okhranako funtzionarioon berezitasun guztiak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.
Gizakiaren eta gizartearen ankerkeria eta oinazea xehero-xehero erakusten ditu: politikak apurturiko adiskidetasuna, senide harremanen goibela, [...]. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 99. orr.