Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
xehela iz ipar kereta.
Eskolako lanetan hasi aitzin, ardiak deizten genituen; batek kortean begiratzen zituen, xehela zabal eta herts, beste batek ileetarik tinkatzen, beste bi kuxkurturik lurrean, kotxua ardien zangopean pausaturik, ari zirela zirrizti-zarrazta melodikoan deizten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 22. orr.
Jadanik xehela pasaia baten galdea egina zuten jende hauek. Herria 2005-08-04
Kamioiak pasatzeko, egunaren barnean harrobiko xehelak zabal-zabalik zeuden; gauez, aldiz, kateez hertsiak eta hurbiletik begiratuak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 30. orr.