Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xeheka 1 adlag salerosketez mintzatuz, kopuru txikietan. ik txikizka.

Gaiak guk bezala dendan eta xeheka erosten dituztenez, arreta handiz dihardute, iruzurra txertatzeko tartea estu-estua baita.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 126. orr.

Armadarentzat izendaturiko salgai-konboi harez gainera, baziren beste kotxe batzuk ere lepo-hezurreraino gauzez beteak, Baionako merkatari batzuek xeheka saltzeko asmoarekin hara eramanak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

2 xehekako izlag

Datu horien arabera, Bizkaian %12 jaitsi da xehekako merkataritza azken urteotan.  Berria - Ekonomia   2004-07-13

Bazarra lurrinen saltoki gunea zen, handizkakoa nahiz xehekakoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.

Tokiko merkataritza nekazarien bigarren mailako jarduera zen, eta xehekako salerosketa baino ez zen haietan egiten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

Bizkaiko merkataritza xehekakoak «eskaerari erantzun ezin hobea» eman diezaioke.  Berria - Ekonomia   2004-07-13

3 (izen gisa)

1.200-1.400 milioi artean balio du enpresak eta xehekakoei zuzendua da akzioen %40.  Berria - Ekonomia   2004-04-15

Eguneko datu makroekonomiko garrantzitsua AEBetako xehekakoen salmentena izan zen, martxoan %1,8 hazi baitziren, euroa ahulduz.  Berria - Ekonomia   2004-04-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus