Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan ikusi bainuen zezen basa batek bi edo hiru gizon bortizki xehakatzen zituela erabaki nuen sekula gehiago horrelako lasterketarik ikustera ez joatea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 101. orr.
Orreagan arabeek (euskaldunek, Artolaren ustez) Rolanden soldaduak xehakatu zituzten moldean xehakatuko zaituztete zuek ere. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 108. orr.
Lau amerikano dituzte han hil eta trufa baino musika gehiago, itsuski xehakatu edo urkaturik ezarri. Herria 2004-04-08
Belaunak tiroz xehakaturik bururatu zuen hango egonaldia. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 32. orr.
Ore hura genuen eskuz xehakatzen, purruxkatzen, errausten, gazuraren mendetik askatzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 39. orr.
Ardoa hurrupatuz, zintzurrean behera akuilatzen nituen zitzi puskak hortzekin xehakatuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 54. orr.
Zernahi pairatzen dute jende gaixo horiek, bideak xehakatuak direlakotz airez bakarrik eskaintzen baitzaie laguntza: jatekoak, erremedioak, mantak hotzaren kontra. Herria 2005-10-20
Bitartean, agurea berbetan hasi zait, hitzak alerik ale xehakatuz, kafe errotatxo baten erara. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.
Bizitzako liburu ankerraren orrialdeak haserrez xehakatuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 147. orr.
Eraikuntzako materialak, zimentazioak, hormen eraikuntzak, aparailuak, gainestaldurak, etab. denak dira azalpen desberdin baina askotan oso xehekatuen gai testuan zehar. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 210. orr.