Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xefa 1 iz burua, buruzagia. ik jefe.

Karroaren bestealdetik beste zaintzale batek, iduriz ekipa horretako xefak, galdegiten dit ea ibiltokira aterako naizen goizean.  Herria   2005-02-24

Daniel Kenyon angles kaporal xefak ere lanak ditu bere buruzagiekin.  Herria   2005-02-27

Ene zaintzale troparen buruzagiak, xefak, biziki airosa iduri du.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 26. orr.

Ondoan, klaska!, ene atean: karroa zaintzaleek inguraturik eta xefa urrunxago...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 54. orr.

Perkain ohartzen da poliza xefa heldu zaiola xuxen xuxena berari buruz arrastatzera, keinu eginez poliza laguneri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 118. orr.

2 xefa-orde

Bagoiak geltokira jinak zirela, berria geltokiko xefa-ordeak hedatua zuela (apeza zen), eta prest egon behar genuela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 107. orr.

Bat garako xefa-ordea zen, beste bat erretegiko hilkien disekatzaile.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus