Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezinbesteko du geziak xedea, baina hari buruz doala da gezia gezien. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 18. orr.
Atal honen xedea Hizkuntzaren Filosofian sortu diren arazo nagusiez eta joera desberdinez sarreratxo bat egitea da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.
Xedea hau da: gizakiok mintzairaren ahalmena erabiltzeko modua ulertaraziko digun sistematika bilatzea, eta hori dela eta "ordena natural bat" ezartzea estudio horretan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 7. orr.
NBEren Milurtearen Egitasmoko xedeetako bat da edateko ur egokia ez duen jendearen kopurua 2015. urterako erdira jaistea. Berria - Gaiak 2006-03-10
Silogismoen xedea argudiatzea da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.
Ikusi dugu zer xede zuen Mina-k: zenbait egunen pausa bere gizonentzat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 134. orr.
Bi eskuez ipurmamiak bereizi nizkion eta hantxe ikusi nuen une hartako ene irrikaren helburu eta xede gorriska: Imanolen uzkia. Aitor Arana «Onan», 2000 - 42. orr.
Anny eta biok begirada samurren xede sentitzen ginen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 181. orr.
Animalia/gizaki gizajo hark bere burua bihurtu zuen bere aginduen xede. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 97. orr.
Auskalo bere xede hura bete izango ez ote zuen, baldin eta bere bidean beste irakasle hura tartekatu izan ez balitzaio. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 21. orr.
Behin xedea zehaztuz gero -enbrioiaren garapena-, hilabete batzuetan lortu zuten bilatzen zutena biltzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.
Askapen-borrokak, hari esker, iritsi zuen bere xedea. Elizen arteko biblia 1 M 3,6
ETAren armada zibilak xede hori legalki erdiets ezina zela ikusi zuena? Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 81. orr.
Berez ez duen xedea ezartzen zaio bat-bateko bertsoari, bertsolariaren asmoa ez baita maila estetiko-literario handiko testuak sortzea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 141. orr.
Beren xedeak betetzeko zernahi bidegabekeria egiteko prest baitaude haiek. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 92. orr.
Bainan xede hori etzen gauzatu. Herria 2003-06-26
Legatzeko gaitasuna mugatzen zuen lege horren kapituluak xede horri ekiten zion: izan ere, nahi bezala legatu ahal izan balitz, emakumeek legatu gisa hartu ahalko zuten jarauntsi gisa jaso ezin zutena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 185. orr.
Begiak hartan erre beharrean eman nion segida, xede oraindik jakin gabeko bidaiari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.
Ordutik hona, hiru eskakizun oinarrizko izan dira beren ekintzen xede: Euskal Departamendua [...] euskara eta euskal presoen eskubideak. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 65. orr.
Aholkua, hartzen duenaren xedera ordenaturik dago; legea, berriz, agintzen duenaren xedera. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 187. orr.
Gizon karan hark ez zuen zertan beste xederik izan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 235. orr.
Hura zen aurreneko gure xedea, bertan baitzegoen Babeserako Batzarraren egoitza nagusia. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 56. orr.
Ziburun ere, agiantza-bilkuran, xede eta proiektu ainitz aipatu da. Herria 2005-01-13
Lerroon xedea Alderraien Gidariaren irakurlea irakurketan gidatzea da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 7. orr.
Badirudi akusatuen galbidea bilatzeko xedez bideratu direla araudi kriminalak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Jatorriz, gogoz eta xedez nor bere ukuilukoak izan ginen beti. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.
Xedea oso urruti dago oraindik. Berria - Gaiak 2006-03-29
Hala bada nik ere orain xedera, bizitzearen bazterrera eta adinaren finera hurbildu naizenean, ez dut gelditu behar. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 58. orr.
Xede jakinik gabe, Boston edo Baltimorera edo beste hiri txiki edo herri batzuetara joaten zen autoz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 55. orr.
Baldin eskarmentua bazen autofede haien xede nagusia, zalantzarik ez dut ezen Urbiaingoak ere osoki eta konplituki egin zuela bere xede hartarako bidea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 432. orr.
Guztien ongia ezarri zuten jokabidearen xede nagusitzat norberaren onaren gainetik, hala mundu honetan nola etorkizunekoan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 95. orr.
Xede eder hori ez zen, egia erran, bururatu ahal izan. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 63. orr.
Argitu gabe utzi zuen bere esaldiaren xede ezkutua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 204. orr.
Xede garbiak nituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.
Xede argi bat izateak dakarren segurtasunaz sartu nintzen barne patioan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 346. orr.
Arimaren jardunaren xede bakarra den Jaungoikoari buruz. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 167. orr.
Egia aurkitzea du xede bakarra Filosofiak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 81. orr.
Don Kijotek, beti xede beraren atzetik jardun arren, ez zeukala aurretik erabakitako ibilbiderik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 5. orr.
Gizatasunaren xede garaienak lortzeko adorea emango diguten bizimoduak bultzatzearren. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 332. orr.
Ikerketa kontzertatu bat, xede zehatzak dituena eta sozialki oso antolaturiko jarduera bat eskatzen duena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 143. orr.
Ederki jantzitako burua, xede beltz baten menpe. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 108. orr.
Mahomaren karikaturek sortutako krisia konpontzea dute xede parte-hartzaileek. Berria - Mundua 2006-02-11
Egiaren bila dabilen teologoak erdiets lezakeen xede helgarria. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 186. orr.
Agian artistak ez zuen erabili horrelako xede alferrikakorik bere buruan. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 30. orr.
Zure piezarik hoberenak hiltzera bidali, gorengo xede bat iristeko. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 22. orr.
Beraz, Jainkoa (gorets bedi!) gauza guztien "azken xedea" da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 177. orr.
Lehengo xede berak bultzatuko dituela iragarri du PSOE alderdi sozialistak, betiere Habanari aurka egin gabe. Berria - Mundua 2004-11-26
Kontsumoa bilakatu dela askorentzat benetako xede, ez beharrak asetzeko bide, baina ustezko zoriontasuna edo fantasia ustelaren helburu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 88. orr.
Mirande-ren egitasmoa (programa geia, xede bildüma) etxera üken dügü kantonamentüko botzemaileek. Herria 2001-03-01
Beren xede-geneen jarduna modulatuz egiten dute lan homeogeneek; xede-geneok determinatzen dute hazkuntza-eragileen eta haien hartzaileen ekoizpena, eta, beren adierazpenez, zelulen ugalketa eta eragin-trukea arautzen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.
Sasi-itzulpen hauek euskara dute sorburu- edo xede-hizkuntza, eta beste edozein erdara egon daiteke tartean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 166. orr.
Ikusita nago euskarazko testu batzuetan "estaldura" esaten zaiola koberturari, eta "joaldi" xede taldeko norbait iragarkiz kolpatzeari. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 120. orr.
Ez abialekua ez xede-lekua ditu besteak gogoko. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 140. orr.
Maiz asko, ordea, politika- eta gizarte-xedeak lortzeko baliatzen da nahasbide hori. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 138. orr.
Gero Mendebalde modernoko gizartean dendariek egokitu zuten salmenta-xedeekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.
Jakintsu usteko edozein ergelen maiseaketa-xedea izateko arriskurik gabe. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 29. orr.
Azoretan ikusi dira elgarretaratzen gerlaz baizik ez dela Saddam Hussein ixil-arazten ahal diotenak: Bush, Blair eta Aznar, hiruak ere beren herritarreri gerla-xede horiek ezin sinets-araziz ari. Herria 2003-03-20
Beste batengandik mesede bat jaso duena edo beste edozein modutara karitate-xede dena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 108. orr.
Urtarrilaren 27an irrati xede osoa aurkeztuko dugu zehatz-mehatz Bilbon eta 30ean hasiko da emisio arrunta. Berria - Euskal Herria 2006-01-10
John D. Rockefeller (1839-1937), petrolioaren magnatea, AB-ren satiraren tiro-xede izan zen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 303. orr.
Izan ere, bere barne argiaz asmatu du gizon zintzoak harentzako saltsa bat, onkailu gozo-gozo askoren konspirazio xede dena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 184. orr.
Abian da Errobi-Urdazuri garapen xede parte-hartzailea. Berria - Euskal Herria 2004-09-08
Pio V.ak bazuen xedea bi kardinale frantses eta bi kardinale espainol izendatzeko. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.
Sutsuki Bushen aldekoa baitzen eta Bush leinukoek obratzen zutena errotik begiko zuen, izan Irakeko gerla edo abortuaren legearen ezabatzeko xedea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 305. orr.
Xede onak ditu gobernuak. Herria 2002-07-25
Xede onak, biziki xede onak, agertu dituzte batzuek eta bestek. Herria 2001-09-13
Sekulako indarra egin beharko zuten oraino biek ama-semeen arteko harreman normaletara iritsi arte, baina bera xede horretan zegoen, eta semea ere, dudarik ez. Zein ziurrago ez da helburua bilatzea eliza legeen bide handitik, ezen ez asmakeria berrien xendra bide berrietarik, hauek xede onez asmaturik ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 282. orr.
Ekintza ona dela, xede onez egin deno, gaitza, berriz, xede gaiztoz egin-eta gero. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 92. orr.
Edozein arimari [...] bere xede pertsonal hutsalak gainditzen zituen helburu bat eskainiz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 389. orr.
Egia esan, Lugdunum berariaz sortarazi zen xede inperial garrantzitsuen zerbitzurako. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 46. orr.
Aitortu nion rugbya uzteko xedea hartua nuela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 142. orr.
Berehala xede bat hartu nuen; egin nuen sudurra odoletan nuelako iduria, eta jalgi nintzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 138. orr.
Era horretan gizabanakoa, beste kasu askotan bezala, esku ikusezin batek gidatzen du bere gogokoa ez zen xede bat sustatzera. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 73. orr.
Gaiztakeriaren, bekaizkeriaren eta irainaren gezien xede izateko leku egokian jarria. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 243. orr.
Ikusten ditut, irribarre eginen nieke ausartuko banintz, sozialista naizela pentsatzen dut, nire bizitzaren, nire ahaleginen xede direla denak eta ez dakitela oraindik hala denik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 194. orr.
Historia izen handikoek idazten dute, baina egin, inoiz egunkarien eta historialarien xede izaten ez diren horiek egiten dute. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 10. orr.
Gaizki gaudenean gure esperantzen eta ongi gaudenean gure amorrazioaren xede den pertsona. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 234. orr.
Era guztietako irain, gezur eta erasoren xede izaterainoko gorrotoa. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 9. orr.
Argia dut xede, gaua dut itsaso. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 14. orr.
Guk, berriz, ona ezinean, berria dugu xede. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 153. orr.
Garbi zegoen, bestalde, gizonak Ana zuela xede eta helburu. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 47. orr.
Tristurak, ordea, tristaraztea du xede. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 49. orr.
Egiatzat hartzen duzu herrien gobernua xede duen giza legeak zilegi egiten dituela, eta zigor gabe uzten, jainkozko Probidentziak zigortzen dituen hainbat egintza. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 111. orr.
Noiz arte aplikatuko dute preso eta senideak hiltzea xede duen espetxe politika suntsitzailea? Berria - Euskal Herria 2006-03-01
Bizikidetzaz hitz egiten du gizartea banatu eta liskarra proposatzen duenak eta elkarrizketaz hitz egin du bere borondatea gizarteari ezartzea xede duenak. Berria - Euskal Herria 2004-01-02
Gelaren erdian nengoen, begi serio horien guztien xede. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 150. orr.
Diputatu bat xede. Berria - Euskal Herria 2004-01-07
Umea Maiatzaren Lehenean jaiotzea xede, zehatz-mehatz kalkulatu omen zuten noiz komeni zen zerako zera zertzea. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 46. orr.
bere xede (20); beren xede (7); beste xede bat (4); bultzatzea du xede (6); du xede nagusia (4); egitea du xede (4); egitea xede (4); ekitaldi hunen xede (4); ematea du xede (5); gure xede (8); hartu xede (6); hartu xede onak (4); holako xede (6); irabaztea du xede (6); izango du xede (11); izango dute xede (4); plantatze xede (4)
xede bakar (10); xede bakarra (31); xede bat (31); xede baten (4); xede batzu (11); xede bera (5); xede berak (4); xede berarekin (4); xede beretan (4); xede berri (10); xede berri bat (4); xede berria (4); xede berriak (7); xede duela (4); xede duen (30); xede duten (7)
xede eder (6); xede frango (4); xede gisa (4); xede guztiak (5); xede helburuak (4); xede hori lortzeko (5); xede horretan (9); xede horretarako (7); xede hortarat (6)
xede izan (8); xede jakin (5); xede nagusi (16); xede nagusia (63); xede nagusia da (4); xede nagusiak (11); xede nagusien (4); xede nagusietako (4); xede nagusietako bat (4); xede nagusitzat (5)
xede on (9); xede ona (5); xede onak (22); xede onez (5); xede taldeak (4)
xede zehatza (4); xede zuen (14); zen xede (4); zer xede (6); zuen xede (21); zuten xede (14)
abiatzeko xedea (4); antolatzaileen xedea (4); antolatzeko xedea (7); ardura xedea (9); aspaldiko xedea (5); aurtengo xedea (4); azken xedea (17); bat egiteko xedea (4); baten egiteko xedea (6); baten xedea (10); benetako xedea (4); bere xedea (40); beren xedea (9); bileraren xedea (12); biltzeko xedea (6); da bere xedea (5); da gure xedea (23); da nire xedea (5); da xedea (50); den xedea (6); du xedea (9); duen xedea (9)
egiteko xedea (38); elkartearen xedea (5); emaiteko xedea (4); emateko xedea (4); ene xedea (12); eraikitzeko xedea (7); erakundearen xedea (7); eramateko xedea (4); erasoen xedea (4); errepide xedea (7); euren xedea (14); forma eta xedea (4); gobernuaren xedea (5); gure xedea (55); gure xedea da (6); hartzeko xedea (4); hitzarmenaren xedea (5); hurrengo xedea (4)
izateko xedea (4); jarraitzeko xedea (6); legearen xedea (5); lehen xedea (14); lortzea da xedea (5); neure xedea (4); nire xedea (19)
osatzeko xedea (8); planaren xedea (6); programaren xedea (5); proposamenaren xedea (4); sartzeko xedea (5); segitzeko xedea (5); sortzeko xedea (8); sustatzeko xedea (6)
xedea agertu (5); xedea argi (4); xedea argia (4); xedea aurkeztu (6); xedea azaldu (6); xedea baztertu (4); xedea bete (8); xedea betetzeko (4); xedea dauka (5); xedea daukate (5); xedea du (53); xedea duela (11); xedea dugu (6); xedea dute (23); xedea dutela (4); xedea gauzatu (4); xedea hartu (9); xedea hartua (8); xedea izan (7); xedea lortzeko (7); xedea salatzeko (5); xedea zein den (5)
aurtengo xedeak (4); batzuen moldatzeko xedeak (4); bere xedeak (12); beren xedeak (7); dituen xedeak (5); gobernuaren xedeak (10); gure xedeak (4); moldatzeko xedeak (4)
xedeak betetzeko (4)
egiteko xedearekin (7); emateko xedearekin (5); ezagutarazteko xedearekin (4); sustatzeko xedearekin (6); xedearekin bat (4)
bere xedearen (4); beren xedearen (4)
xedearen alde (4); xedearen aurka (9); xedearen aurkako (10); xedearen berri (4); xedearen kontra (4)
beste xederik ez (10); beste xederik gabe (4); inongo xederik (7); xederik ez (16); xederik gabe (21); xederik gabeko (6); xederik izan (6)
zer xedetan (5)
xedetzat hartu (4)
antolatzeko xedez (4); argitzeko xedez (4); aurkitzeko xedez (5); aurre egiteko xedez (7); bermatzeko xedez (8); egiteko xedez (19); emateko xedez (11); izateko xedez (5); konpontzeko xedez (8); laguntzeko xedez (5); lortzeko xedez (7)
xedezko kausak (4)