Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste aldeko aitona, Patxi Elizegi -baserri xaxtarra eta mantentzeko bederatzi alaba-, arbel meatzean aritu zen lanean. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.
Lana bukatu eta txabola xaxtar batean bilduko dira amarekin. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 145. orr.
Mendiko ostatu xaxtar eta narratsa oroitzen nuen nik: eulientzako zintak sabaian, mahai zaharren hankak kolokan, mostradore altua, eta haren atzean neskazahar erdi herren begi-oker bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.
Adreiluzko bi espaloi ikaragarri garairen artean sakon zihoan kalezulo xaxtar batean sartu ginen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.
Ia ustekabean, ubide eta aintziretan zehar Arkangelsketik San Petersburgora zihoan ontzi xaxtar batean tsarren udako hiriburu distiratsu hartara bidaiatzeko aukera izan zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.
Eguberri batean, bere San Damiango ohe xaxtar hartatik, [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 325. orr.
Txistor xaxtar hari esker errazago sartuko zen ardo garratza, kontua edatea baitzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.
Bazkaria ez zen bazkari, eta ez izateagatik, kanpaia ere ez zen kanpai, txapak txaparen kontra jotzean ateratzen zuen metal xaxtar baten hots lehorra besterik ez. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 131. orr.
Ohartu nintzen kanpai ez zen kanpai haren zintzarri hots xaxtar hark bazuela zerbait berezia, ez zela ohiko hots xaxtarra. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.
Zahar ugari, itxura xaxtarreko jendea, arropa zarpailez jantziak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 91. orr.
Nire jokamoldeen zakarra, nire arropen xaxtarra... Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 19. orr.