Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
xaxatzaile izond/iz xaxatzen duena.
32 urteko gorliztarra Basaurin atxilotu zuten, ustezko hilketa saioaren xaxatzaile izatea egotzita. Berria - Euskal Herria 2004-07-24
Elkarlanean aritzeaz gain, bera izan dut lehen irakurle, kritikari, xaxatzaile. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 13. orr.
Niri izugarrizko amorrua pizten zitzaidan orduan faxisten kontra, haiexek izan baitziren gerra haren xaxatzaile eta azkenean irabazle. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 65. orr.
Eta moralistak ere hortxe, gehientsuenak behintzat zuhurgabeziaren xaxatzaile. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 159. orr.