Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lagunek xaxatu egiten zuten: "Hi ez haiz arabiarra...”. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 39. orr.
Ezetz ausartu, xaxatu zuen batek. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 107. orr.
Publikoak ere ez zuen Zarandona asko xaxatzen eta bere onenak eman barik ari zen nabarmen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 160. orr.
Beren burua aristokratatzat zuten karlistak, Katxo hura babesten hasi ziren, zirikatzen eta Martinen kontra xaxatzen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.
Baina gauza bat da hori eta bestea, egin zuten bezala, Mendiondo laguna nire kontra xaxatzea. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 79. orr.
Zure aurka xaxatuko dute jendetza: harrika emango dizute, ezpataz zeharkatuko. Elizen arteko biblia Ez 16,40
III. Errepublikak bere prefetak xaxatu zituen apezak mehatxatzera Flandrian eta Bretainian. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 115. orr.
Apezeriak eta zenbait jaunskilek erreformatuen kontra xaxatua zuten herriko jendaila, Maitia delako oskigilea buru zutela. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 168. orr.
Funtzionarioak presoak xaxatzen aritu ziren guri egurra emateko. Berria - Euskal Herria 2004-08-04
Herriaren altxamendu espontaneoa, elizak eta nobleziak xaxatu eta antolatua izan dela. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 51. orr.
Beti mairuek xaxaturik, ezin izan dugu inoiz altxorrik metatu, altxorrak metatuz gero, maiz, ezin daitekeelako segurtasunez bizi. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 61. orr.
Biko horren ostean, Armstrong xaxa dezaketenen zerrenda luzea da. Berria - Kirola 2004-07-03
Erreka zulora joan ginen Jack eta biok, korrika, oihuka, gure makila mehekin sasiak ebakiz, dantzan, zakurrak xaxatuz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.
Erromesaren kontra xaxatu ditu zakurrak, jolas anker moduan. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 88. orr.
Iragan ditugu karrika eta zubia, eta errege bidea hartu dugu gau beltzean, hiru gizonek sutu, xaxatu, kitzikatu, zigortu, akuilatu, onetik ateratako zortzi mandoren lauhazka suharrean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 179. orr.
Bazirudien sugea xaxatzen-edo ari zinela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 166. orr.
Aitak etorkizunari begira jartzeko, oroitzapenei ez xaxatzeko, "hartaz guztiaz" hitz gehiagorik ez egiteko agintzen zion amari. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 63. orr.
Komunikabideek, ohi bezala, polemika xaxatu egin zuten [...] baina laster baretu zen kontua. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 159. orr.
Gau iluna da, eta haizeak ametsak xaxatzen ditu teilatutik behera. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 46. orr.
Gorputza lan astunekin zailtzen duenean, geldituta geratzen zaio xaxatzen duen irudimena. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 35. orr.
Iaz hil zen, Florencio yogia iaz hil zen, zerri xaxatu batek horzka egin zion jugularrean, eta zerri bat bezala odolustu zen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 145. orr.
kontra xaxatu (3)
kontra xaxatzen (3); xaxatzen saiatu zen (3); xaxatzen saiatuko (3)