Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hemen da hasia 15-30-40 kondatzeko ohitura edo usaia; jokoka kondatze hori Hegoaldetik heldu zaigu; aldiz Iparralden kintzea edo tantoaren izena "xaxa" zegoen: horretatik xaxariaren izena; lehen hemengo herri hauetan xaxaria zen juje eta kondatzailea. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 119. orr.
Gazte horiek bazuten beren partidetan pundu kondatzaile edo xaxaria, bazterrak atzartzen zituena. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 101. orr.
Berdintzen zirelarik bi pilotari andanak, nola baitziren sos jokatzaileak, oihu egiten zuen xaxariak jendea beroarazteko jokatzeari buruz: "Kintzez berdin! Trebesa libro!" Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 19. orr.