Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xaxaka adlag xaxatzen, zirikatzen.

Jendea boxeolariei xaxaka, oihuka, txakur amorratu eta odolgosetuen arteko borroketan bezala, aurkaria akabatzeko eske.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 105. orr.

Eskola osoa haien inguruan bilduta dago orain, borroka ikusten, batari eta besteari xaxaka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 25. orr.

Gudu-lerrora itzultzen ginen bakoitzean, Hanley xaxaka izaten genuen orpoz orpo, eta haren ahotsa zaunka basati bilakatu zitzaigun buruan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 154. orr.

Gizon haiek xaxaka hasi zitzaizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 9. orr.

Arbel-mendiaren beheko aldean geratu da bera, eta jaistea baino zailago iruditzen zaio orain igotzea, atzetik xaxaka zituen arerioak desagertu eta gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 116. orr.

Txarrerako sena, geure barruan xaxaka ari zaigun tentazioa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus