Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egutxik arnasari eutsi zion, atea irekitzen ari zen emakumeak xarmatuta. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 24. orr.
Haurrek xarmatzen dute. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 189. orr.
Lehenago ibili gabea zen horrelako lanetan, baina xarmatu egin zuen ugazaba bere irribarrearekin, zango luzeekin eta aurpegi politarekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 84. orr.
Geroxeago uhinen hotsa nabarmendu zen, neskatoak Egutxiren bihotza xarmatu zuelako, hain zuzen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 29. orr.
Ostatu batean, neska zerbitzariak erromes gazte bat xarmatu nahi izan zuen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 89. orr.
Ez zen, hain segur ere, jarrerarik aproposena xarmatu nahi duzun neskaren aitzinean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.
Gauak sanoak dituk, planetek ez ditek makur jotzen, ez amandreek ez sorginek ez ditek xarmatzeko ahalmenik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 30. orr.
Laboratorioko beirakiak xarmatu egiten gintuen eta kikildu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 43. orr.
Arabia hitzaren silabek zeharkatzen zuten nire arimaren nagitasun gozo isila, eta sortaldeko lilura batez xarmatzen ninduten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 47. orr.
Hain zegoen ikuskizunak xarmatua, ohartu ere ez baitzen egin iluna sartzen hasia zela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 202. orr.
Hantxe xarmatu zuen merkatu nagusiak, bere zalapartarekin, bere egundoko esamesekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 99. orr.
'Kromagnon' aroko doinu hunkigarri horren melodiak ez ote zaitu xarmatu? Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 234. orr.
Haren hitzen eztiak xarmatu zuela. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 105. orr.
Bihotza xarmatzen zitzaion, barazki haiek zerupean, oihal beltz bustiekin estalitako mahaien gainean, ikusten zituelarik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 263. orr.
Kattalinek besta zenbaitetara eraman zuen eta Sophie xoraturik, xarmaturik gelditu zen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 195. orr.
Abasek, bien bitartean, aurpegiera xarmatua, grinaz eta itxaropenez beterik, begiez milikatzen zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 117. orr.
Liluraturik zihoan, xarmaturik, zentzuak hordi. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 243. orr.
Sorgortuta baino gehiago xarmatuta zegoen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 116. orr.
Gero iruditu zitzaion neskato xarmatzailea ez baizik neskato xarmatua zela. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 61. orr.
Deabruak gure auzokideetako bi gizon eta neskatxa bat xarmatu zituen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 348. orr.
Satanek ere xarmatu gaituzte, hamabortz agertu baitira mutiko eta neska, ez baita oraindik hilen dantza gure Zuberoan. Herria 2001-07-19
Tomek ukitu egin zuen azkenean, hitz egiten entzun zion azkenean, eta hori xarmaturik zeukan sorginkeria hausteko nahikoa izan edo ez, egina zen jada elkarren ezagutza. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 104. orr.
-Jauna, arbola xarmatua dago; adarretan tinkatua nauka. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 83. orr.
Ezerk ez du begirada liluratzen, ezerk ez ditu begiak xarmatzen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.
Bere boza entzuten duen oro xarmatua izateko arriskuan dago. Berria - Kultura 2004-06-09
Bi-biak besarkatu eta jauzi eragiten ziela belaunetan eserarazita, besarkadazko, kantazko eta barrezko zirkulu xarmatu batean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 97. orr.
Hor hasten zela haurraren erresuma xarmatua, Aladinoren erresuma. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 36. orr.
Haizea aldeko izaki, bela hanpatzen, eta arraunlariek arraunak altxatzen dituztenean, hegan egitearen pare da, isiltasun xarmatu batean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.
Gozo, lazgarriki gozo mangatu diot kriminal arriskutsu honek biktima xarmatuari. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 185. orr.
Hala da-eta, Mariano bezalako batek egunero begi berritu eta xarmatu batekin ikusten eta maite dituela bere herria, eta herritarrak. Herria 2001-01-18
Gerraren, torturaren, terrorismoaren kontra... betor borroka xarmatua! Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 154. orr.
xarmatuta utzi huen (20)