Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakume bat bizitzako loraldian, erakargarria, mardultasuna eta jantzi xarmagabeak gorabehera. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 102. orr.
Kontulari-lan bat erdietsi zuen oihal-denda batean, Hamburg kanpoaldeko herrixka batean, ilehori xarmagabe betaurrekodun baten itxurapean ezkutaturik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.
Bihar bazterrak hobeto ezagutzen ahaleginduko naiz, azal xarmagabearen azpian merezi duen zerbait aurkitzeko esperantzaz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 143. orr.
Aurpegia zurbil, betzuloak sakon, bluxa urdin hura exkax, orrazkera bera xarmagabe. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 14. orr.
Ez, traje zabalarekiko gizontxoak behar du guztiaren atzean, gizontxoak eta Pauline lehengusinak, xarmagabe hark, etxekoandreak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 52. orr.