Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
xargal 1 izond xaharra eta argala dena.
Ertzainek hiltzailea harrapatu nahi zuten; mutil xargalak, berriz, babestu egin nahi zuen, bere anaia izorratu zutenen kontrako mendekuaren egiletzat baitzuen, nolabait ere, hiltzailea. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 131. orr.
Besotik helduta zebilen oinezko bikote bati erreparatu nion arretaz: biak itxura xargaleko, orbela harrotzen zuten pausoan-pausoan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 126. orr.
2 (hitz elkartuetako osagai gisa
Kabinako atea zabaltzera noalarik, mutil aurpegi-xargal bat ikusten dut, kristalaren beste aldean, kabinara hurbiltzen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 127. orr.