Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xaretu, xare(tu), xaretzen 1 da/du ad adkor saretu.

Irudika dezagun hari bat, sendoa muturrean, luzatu ahala, xaretzen doana. Arropak sobera xaretzen ditudanez, hori koloreko oihal iletsu bat erosi didate, harekin estali naute, Laponiako enbaxadorea ematen dut orain.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 164. orr.

Itsasoko haize umelen soka-sare estu itxia hasten da noizbait ere xaretzen, lasatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 44. orr.

Ereiteko, aldiz, lurra euriz xaretu eta gozatua hobe aukeran, gehiegi hoztu eta zopatu gabea, bere tamainan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 383. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Oinuts handi zikinak agerian uzten dituen gona izugarri xaretua darama, madonak mandazainez finitzen du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 183. orr.

Erridau xaretuek ozta-ozta uzten zituzten sartzera kaletik zetozen argi-izpi nagi batzuk.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus