Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xaramelatu, xaramela(tu), xaramelatzen 1 du ad abestu, kantatu.

Adixkidea, zonbat aldiz, nik bezala, ez duzu xaramelatu kantu hori!  Herria   2005-12-22

Koralak bere aldetik kantika ederrak xaramelatu ditu.  Herria   2003-11-27

Eguberriko kantu eder eta airosak jende guziak kartsuki xaramelatu ditu.  Herria   2004-12-30

Merkatuan usaian bezala, beren froga betea duten abestiak ditugu xaramelatuko.  Herria   2005-05-26

Dominiquek, aldiz, arazorik batere ez zuela zirudien; are gehiago, ezagutzen ez zituen marinel kantuak xaramelatu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 228. orr.

Pastoralez gain, dozenaka kantu ere asmatu, idatzi eta xaramelatu zituen Etxahun-Irurik.  Berria - Kultura   2004-10-03

2 irud/hed

Usadioak bere erritmo barea xaramelatu zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 36. orr.

3 bairatu, amarruz bildu.

Neskak hautagaiak xaramelaturik zituenez, hark zer agindu, horixe beteko zutela hitz eman zuten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 98. orr.

Grigoriren begi liluragarri haiek bazuten oraindik nahikoa indar inguruko jendea xaramelatu eta bere mendean jartzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 247. orr.

Esan nahi da Davidek asmatu zuela Ruthen barrenak xaramelatzen eta emakumea erabat txundituta geratu zela, dandy haren bihotzari iltzatua, alegia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.

Luis, azkenik, Lola nafarra nabarmen samar xaramelatzen saiatu omen zen, baina hau ere alferrik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 51. orr.

Damuturik, beraz, baina artean emakumea xaramelatzeko gogoz, Amgad jauregi dotore batera sartu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 158. orr.

Furgonetan bertan saiatu nintzen Dan xaramelatzen, baina kanpamendua bera bakarrik altxatzen tematu zen eta nire gizona ikustearekin etsi behar izan nuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 111. orr.

Mutila erabat xaramelaturik geratu da, munduan ezin da egon halako beste beltzaranik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 217. orr.

Ni ez naiz nire bahitzaile-tiro egilearekin berriro maiteminduko; ni ez naute haren telegrametako hitz berantiarregiek xaramelatuko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 275. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus