Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
xapaldu, xapal, xapaltzen 1 du ad adkor zapaldu.
Gu ttikienok, eta koxkorrenok, han atzetik, lurra zapaldu ere gure pixuz apenas xapaltzen genuela, alerik bixtara erretentxoan geldi ez zedin abarka punttarekin lurrez ale bixtako haiek estaliz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 168. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Eta nahi luke hirian barrena lasterkan ibili, banku batean lo gelditu, ezkaratzean txiza egin, kafetegi batean kafea hartu, gizonezkoei begietara behatu, arratoiak xirikatu, hilarri bateko lili xapaldu bat izan! Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 90. orr.