Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, besoa luzatu, eskua zabaldu, eta ahalik duintasunik handienaz jasan behar maisuak erregela xapal haietako batekin emandako kolpeak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 27. orr.
Harri xapalak erabiliz, zozketa egin genuen, eta Eurilokori egokitu zitzaion joatea. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 65. orr.
Jende hiztun jakituna ur-axalean kinkirrin ergelean nekatzen den harri xapalaren pare da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.
Amaren aldetik, haren ohearen ertzeko tiradera txikian [...] zeuden kondekorazio frantsesak, Erresistentziako borrokalari boluntarioaren gurutzea, Erresistentzian borrokatzeagatik deportaturikoen domina eta Borrokalariaren gurutzea, gordetzen zituzten hiru kutxatila xapalak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 55. orr.
Gure droga txokolatea zuan, garai hartan mila pezeta balio zuten talegoak, xapal-xapalak... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.