Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xantu izond/iz adkor santua.

Zergatik behartzen nau horren xantu eta erlijiozale izatera?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 71. orr.

Nire aldarte zozo xantuena erakutsi nuen orduan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 134. orr.

Nor munduan zuek baino aberkoiago, autozentratuago, xuxenago eta xantuago?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 243. orr.

Sam, nire etxezain filipinarra, kanpora ateratzekoa zen; beraz, whisky-ur erretilukada bat prestatu nuen, eta pentsatu nuen emakumea bere senarra bezain xantua baldin bazen, hartuko zuen ustekabekoarekin goiz samar alde egingo zuela.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 10. orr.

Urrun zen Karlos Setimo erdi militar erdi erromantiko porrokatu hau, Carlos María Isidro bere aitona xantu-jale eta anpurusaren espantuetatik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 175. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus