Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
XIII. mendearen hasieran, Tarazonako Juan artzapezpikuak, koroaren ardura eramateko eta kantari berriak hezteko kargu berria izendatu zuen katedralean: xantrea. Berria - Kultura 2006-02-11
Xantrea eta eskolaua, batez ere, kantuaz arduratzen ziren hasiera batean, eta sakristaua ez preziski, baina, atzenean hiruek zizuten eginkizun berdintsua: apezak lagundu elizako zeregin aunitzetan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 61. orr.
Herriko xantrea izan zen gaztedanik, eta igante goiz hortan ere, meza kantatürik züan bere elizan. Herria 2004-02-26
Fededunek ez zuten burlatzeko astirik ukan, herriko xantreak bere tenor boz sakonaz ttattit eta mutu utzi zituelako: alleluia! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 154. orr.
Hirugarren bisitaria, hori da Bettiri Dibarrart, berak erran bezala ofizioz zapatain zena eta bestalde Baigorriar guziek elizako xantre bezala estimatzen zutena. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 101. orr.
Horra hor, nondik ateratzen ziren gero xantre, eskolau eta sakristau asko. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 63. orr.
Berrogoi urtez xantre izan da Bettiri Baigorriko elizan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 51. orr.
Ortzirale huntan aldiz, Bolikostako xantre nagusienetarik bat zaigu heldu Euskal-Herrirat, Miarritzerat hain xuxen, reggae kontzertu handi baten eskaintzeko. Herria 2002-11-14