Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xantaia (243 agerraldi, 17 liburu eta 153 artikulutan; orobat txantaia 14 agerraldi, 3 liburu eta 11 artikulutan eta txantaje 32 agerraldi, 17 liburu eta 5 artikulutan) 1 iz norbait hertsatzea dirua edo onuraren bat lortzeko, kaltegarri zaion zerbait agerrarazteko edo egiteko mehatxupean.

Espero dugu albiste honek kokaleku berri baten sarreran jarriko gaituela, xantaiarik, estortsiorik eta indarkeriarik gabeko bake eszenatoki batean.  Berria - Harian   2006-03-23

MMEk lorturiko akordioa AEBek eta Europak eginiko presioaren eta xantaiaren emaitza dela salatu zuen EHNEk.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

Multinazionalen xantaiaren menpe egongo ez den industria politika aktibo bat behar da.  Berria - Ekonomia   2006-04-25

Itxaropenez eta zuhurtasunez hartu dugu su-etena, terrorismoaren, xantaiaren eta mehatxuen amaiera izango delako esperantzarekin.  Berria - Harian   2006-03-23

Xantaia erabiltzen ere saiatu ziren enplegu kaskar esklabizatzaile hura onar nezan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 135. orr.

Bulgariako Gobernuak atzo ziurtatu zuen ez diola «xantaiari amore emanen».  Berria - Mundua   2004-07-10

Xantaia onartu izana leporatu diote Frantziari.  Berria - Mundua   2004-10-08

Volkswagenen «xantaia» gaitzetsi du LABek.  Berria - Ekonomia   2006-03-05

2 (izenondoekin)

Xantaia hutsa izan da. Bahitzaile kriminal talde baten xantaia zitalaren aurrean Italiak batuta egon behar du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 261. orr.

Argudiatu ere egin dezakezu horrek bultzatu zituela emakumeak trebezia ez oso goragarriak garatzera, plantak egitea, alegia, edo xantaia emozionala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 72. orr.

Ez nintzen haurra, xantaia afektibo errazaz erabilia izateko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 157. orr.

Hori joko handiaren ondorio normala baino ez da, eta gu peoi hutsak gara nazioarteko xantaia izugarri horretan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 31. orr.

Kartzelaz batera, azken urteotan xantaia ekonomikoa indarberritu egin dute.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 189. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Apurka-apurka, sedukzio joko basatiagoen bidez erakarri zuen mutila, baraualdi sexualak, uholde sexualekin tartekatuz, xantaia plan zehatza aurrera eramanez.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 135. orr.

ELAren ustez, langileen baldintzak okertzera daraman «xantaia ekimenak» ematen ari dira egungo Europako Batasunean.  Berria - Ekonomia   2004-07-20

Enpresaren irudiko, beharrezko neurria da «Pferd taldearen biziraupena ziurtatzeko» eta egunotako «xantaia egoerak» etorkizunean eragozteko.  Berria - Ekonomia   2004-07-01

Bi estatuek presoak «xantaia pieza gisa erabiltzen» dituztela dio Larraldek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

4 xantaia egin

Emakume horrek ongi aski daki xantaia egin diezazukeela eta ez diozula poliziari deus aipatuko, komeni ez zaizulako.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 47. orr.

Kontzientziarik gabeko senarrek maiz xantaia egiten diote emazteari, beronen gurasoei dirua eskatzeko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 85. orr.

Kondenatu eta kendu ziotenetik doktore titulua eta abokatutzan jarduteko eskubidea -xantaia egin baitzion bezero bati-, beraren eta besteen errentetatik bizi zen, eta aspaldiko ohituragatik ibiltzen zuen paper-zorroa.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 157. orr.

Beste preso batzuei buruzko xehetasun batzuen ukaiteko dela preso atxikia, hots, xantaia egiten diotela.  Herria   2005-01-13

Pentsatzekoa duk jakin nahiko dutela ea Francoren morroiek hiri xantaia egiteko zerbait ba ote duten hire sorterrian.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 24. orr.

Ez dira ez adabakiak jartzeko ez ordezkaritza sindikalari xantaia egiteko garaiak.  Berria - Ekonomia   2004-07-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus