Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xanpu (orobat txanpu) iz ilea garbitzeko xaboi likidoa.

Xaboiak bere lekuan zeuden, eta gatza eta xanpu Frantziatik ekarriak ere bai.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 256. orr.

Txanpurik ez dugunean, xaboi berde likatsu batekin moldatu behar izaten dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 110. orr.

Xanpu koloratzaile bat aholkatzen dit ile-apaintzaileak.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 43. orr.

Marrubizko xanpuaren usainaz osoki jabetzeko, zabal-zabal ireki ditu birikak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 145. orr.

Zakurrarentzako xanpua erosi.     «Bizia lo», 2003 - 50. orr.

Zuria da bere betiko xanpua, Sanex, eta semenarekin alderatu izan ohi du inspiraziozko goizetan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 142. orr.

Iberiako Penintsularen ileko zoldaren aurkako xanpua zela esan ei zion cadiztar batek PSOEko buruari.  Berria - Ekonomia   2004-02-24

2 (hitz elkartuetan)

Haize bolada batek zirimolatu zizkion alargun gazte eta ederrari udare xanpuarekin garbitutako adats belakitsuak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus