Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
xanpatu, xanpa(tu), xanpatzen du ad zaunka egin.
-Hark gaitu igortzen... -xanpatu zuen Txokok emaztearen atorra urratuz eta titi puntak metxeroaren suaz amainatuz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 49. orr.
Abokatuarekin hitza hartzera joanen nintzela xanpatu nion eta lankide batek, bere esku-zakuan zeukan lexomil pastilla bat eman zidan, ur baso batez lagundurik, jabal nendin bederen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 93. orr.
Beste batek hanpurus nagusia inguratu zuen, ondokoak xanpatzen ziola belarrietara: [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 205. orr.