Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izpiritu xano sineskorren, ideien eraikitzaile gezur-merkeen eta "bizitzen laguntzen duten" gezur polit kontsolagarrien etsai txarrena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.
Xanoa izatea zer den: diskurtso politikoan, titularretako adierazpenetan zelatu eta zaindu ohi dena, baleko eta onargarri da beste arlo batzuetan. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 22. orr.
Orain dela urte batzuk [...] sarriago irakur zitekeen, lepazuri, maribideetako, neska txiki eta antzeko samur-xanoak baztertuta, puta eta prostituta maileguen aldean euskaldun zitzaigun emagaldu. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 101. orr.
Delako hiritar hori Historia Garaikidearen altzoan etzana dago luze-luze, lehengo herritar otxana Jainkoaren beldurrean bezala, eta xano-xano sinesten du mundurik hoberenean bizi dela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 177. orr.