Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
xango iz adkor zangoa.
Moko eta xango gorridunak, hegatsak gorri-gorriak dituztenak, bertze batzuk ttipiak eta berdeak direnak, denetan ederrenak elurra bezain xuri direnak direlarik. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 35. orr.
Alaitasunean ospatu dira hemen ere ihauteriak, maska-mozorro, dantzaldi eta, guziz, mahai-joko gozamenduekin, horietan odolgi-jate, xerri xango eta kausera ongi harrotuak ere ez baitziren txarrenak. Herria 2003-02-13